Abadiñon mendi martxa antolatu dute domekarako, AHTaren obren eragina azaleratzeko

Jone Guenetxea 2021ko mai. 13a, 11:10

Ibilbideak 11 kilometro izango ditu guztira; Sagasta auzoan geldialdia egingo dute hamaiketakoa egiteko.

AHTaren obrek aurrera jarraitzen dute Abadiñon. AHT Gelditu Elkarlana plataformako kideek diotenez, herrigunetik ikusten ez den arren, trenaren obrek "kalte handia" eragingo dute Abadiñon. Proiektuak herrian izango duen inpaktua azaleratu guran, mendi ibilaldia egingo dute. Ibilbideak 11 kilometro izango ditu. Adin guztietarako ibilbidea dela diote antolatzaileek: "Aldats gutxiko ibilbidea da eta bidean geldialdiak egin eta azalpenak emango ditugu".

Txanporta plazatik ekingo diote martxari, 10:00etan. Mendibilar baserrian geldialdia egingo dute, eta azalpenak emango dituzte. Handik Sagastara joango dira. Auzo horretan, 11:00 inguruan hamaiketakoa egingo dute. Gosentziako beheko aldean egitekoak diren hondakindegia ere ikusiko dute. Plataformako kideek diotenez, zuloa eginda dago dagoeneko. Irazola auzora ere joango dira. Bestalde, Irazolako beheko aldean dagoen baserri ondotik ere pasatuko dira. "Obrak egiteko, kamioiak bertatik pasatu behar dira. Horretarako, bertatik pasatzen den erreka txiki bat tapatu egin behar dute. Baserri horretan aurretik ere arazoak dituzte uragaz. Arduratuta daude erreka tapatzeak izango duen eraginagaz", adierazi dute. Bestalde, Mendiolako sarreran bisoi europarraren araudia dela-eta zubian obrak geldituta egon direla diote plataformakoek. Hala ere, dagoeneko berriro martxa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!