Pump Trackaren kokapena herri galdeketa bidez erabakitzea proposatu du Abadiñoko EH Bilduk

Anboto 2021ko mai. 7a, 10:48

"Herriko plateamendu urbanistikoa eta teknikoa" kontutan hartuta, hiru kokaleku proposatzen ditu koalizioak: Muntsaratzeko merenderoa, Astolako merenderoaren ondoko aparkalekua eta Traña-Matienako Urbitarte lakua. 

"Abadiñon Pump track zirkuitu bat egiteko konpromisoa udaleko talde guztiok hartu genuen gure herri programak aurkezterakoan. Garai hartan, EH Bildutik Muntsaratzen kokatzea aurreikusten genuen. Auzoari bizitasun gehiago ematea, eta aire libreko gune erreferentzial bilakatuz, herri kohesian laguntzea zen gure proposamena", azaldu du ohar bidez. 

Apirilean zehar egindako egindako saio irekietan 40 auzotar inguru batu direla azaldu dute, baita ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!