2,2 milioi eurotan lizitatuko du Abadiñoko Udalak Muntsaratz-Zelaieta bidearen eraberritzea

Anboto 2021ko mai. 5a, 10:37

Lan hauen helburua Muntsaratz eta Zelaieta batzen dituen bidea "oinezkoentzat segurua" izango den hiri-bide bilakatzea da. Aste honetan lizitatuko dituzte lanak. 

Lanek bi kilometroko tarteari eragingo diote, eta batez ere, oinezkoentzako onurak ekarriko dituzte Abadiñoko Udalaren arabera: espaloiak zabaldu, zebrabide berriak egin eta argiztapen berria ezarriko dira, besteak beste. Trazadura guztia berrituko da, bide batez.

Lanak 2021 hasieran hasiko direla aurreikusten du Abadiñoko Udalak, eta urtebetez luzatuko direla. Obrak finantzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak 1,2 milioi euroko ekarpena egin du; gainontzekoa Abadiñoko Udalak ordainduko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!