Dolma Romera saritu dute Hortalezako Antzerki jaialdian

Anboto 2021ko mai. 3a, 10:36

Hortalezako Antzerki Jaialdiaren (Madrid, Espainia), 16. edizioan jaso du saria Romera aktoreak. Comunicado de muerte antzezlanean egindako lanagatik saritu dute; protagonista onenaren saria jaso du. 

Urtarrila eta apirila bitartean egiten dute antzerki jaialdi hau. Abadiñoko Banarte antzerki taldeak urtarrilaren 30ean aurkeztu zuen Comunicado de muerte antzezlana bertan. Apirilaren 24ean egin zen jaialdia borobiltzeko gala. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!