Erakusketak formatu ertaineko lanak batzen ditu, eta paisaiak, erretratuak eta eszena figuratiboak ikusi ahalko dira, besteak beste. Sarrera doakoa izango da, eta ohiko ordutegian bisitatu ahalko da, 09:00-20:00 bitartean (zapatuetan 10:00-14:00 bitartean).
Gastelu-Urrutia Durangaldeko Elkarte Artistikoko kide da elkartea sortu zenetik, hau da, 1990tik. Eskualdeko artista eta zaleak elkarteko eta laguntzeko beharrak bultzatuta erakusketak, lehiaketak eta kultur trukaketak antolatzen dituzte.