Elkarretaratzea egin dute Abadiñon udal azpiegituren erabilera "doakoa eta unibertsala" eskatzeko

Anboto 2021ko mai. 3a, 09:52

Barikuan egin zuten elkarretaratzea, Abadiñoko Gazte Asanbladak eta GKSk deituta. Kultur etxea, probalekua edota frontoia bezalako azpiegiturak erabiltzeko eskubidea ukatua zaiela salatu dute. 

"Covid-19aren pandemiaren aitzakiapean espazio eta azpiegitura publikoen erabilera sistematikoki ukatu izan zaigu abadiñarroi. AGAk eta GKSk gogor salatu nahi dugu gure jardun politikoa eta kulturala gauzatzeko baldintza materialak etengabe ukatu dizkigu udalak". Aurrerantzean ere mobilizazioak egiten jarraitzeko asmoa agertu dute antolatzaileek.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!