Abadiñoko McDonald's jatetxea itxita egon da langile batek positibo eman eta gero

Anboto 2021ko mai. 1a, 13:13

Atzo zarratu egin behar izan zuten eraikina desinfektatzeko. Behin protokoloa beteta eta Osasun Sailaren baimena jasota, gaur arratsaldean zabaltzeko asmoa dute.

Langile batek positibo eman du asteon Abadiñoko McDonald's jatetxean. Ondorioz, hiru behargin konfinatu egin behar izan dira. Gainera, eraikin osoa desinfektatu dute. Enpresak gaur jaso du Osasun Sailaren baimena berriro zabaldu ahal izateko. Horregaitik, enpresako arduradunek, arratsaldean zabaltzea aurreikusi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!