[ARGAZKI GALERIA] Bertso saioak Traña-Matienako auzotarren arratsaldea berotu du

Anboto 2021ko api. 29a, 21:18

Arratsalde honetan bertso saioa egon da Traña-Matienan. Pandemiagatik ez balitz, auzotarrek jaiak ospatuko zituzketeen data hauetan.

Aitor Bizkarra, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Oihana Iguaran aritu dira bertsotan. Igor Galarzak proposatu ditu gaiak. Auzotar  mordoxka bat hurbildu da eskolen atzealdean atondutako eszenatokira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!