66 ume "udalekuetatik kanpo geratzeko arriskuan daudela" ohartarazi du Abadiñoko EH Bilduk

Anboto 2021ko api. 26a, 14:18
Artxioko irudia.

EH Bilduren arabera, 186 umek eman dute izena Abadiñoko udalekuetarako, eta udal gobernu taldearen proposamenean 120 plaza aurreikusten dira. 

"Pandemiak umeentzako aisialdia erabat baldintzatu duen honetan, udalekuen garrantzia gogoratu behar dugu, izan ere, horretarako formakuntza duten hezitzaileekin aritzeaz gain, euskara landu, eta herriaren ezagutza eta herrigintza sustatzen dute, besteak beste. Familia askorentzat ere umeen oporrak eta lana uztartzea errazten du. Abadiñoko Udalarentat erabat bideragarria da 186 plaza horiek bermatzea, iazko udalekuetan erabili gabeko dirua izateaz gain, soberakinean 4,6 milioi euro daudelako, hortaz, borondate politikoa besterik ez da behar", eskatu du EH Bilduk ohar baten bidez. Biharko osoko bilkuran proposamen bat zehaztuko du EH Bilduk. 

Udalaren erantzuna

Abadiñoko udal gobernu taldeak, ostera, ohar bidez erantzun dio EH Bilduri. Bertan zehaztutakoaren arabera, eskaera egin duten ume guztientzako lekua bermatuko da. Horrez gainera, udalekuak 80.000 eurotan lizitatuko dituela adierazi dute "berme osoz eta familientzako segurtasun-baldintzetan egin daitezen". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!