Ertzaintzak mendizale bat erreskatatu du Alluitzen

Anboto 2021ko api. 25a, 16:01

Mendizalea ez atzera ez aurrera gelditu da tontorrera iritsi aurreko azken tartean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren Mendi Erreskateetarako taldeak mendizale bat erreskatatu du arratsalde honetan Alluitzen. Mendizaleak ez du istripurik izan. Onik artatu dute. Baina tontorrera ailegatu aurreko tartean ez atzera ez aurrera gelditu dela, “urduritu” egin dela,  eta larrialdi zerbitzuei deitzea erabaki duela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Mendizalea bere bikotekideagaz ari zen Alluitzera igotzen. Haitza “Atxarte aldetik” igotzen ahalegindu dela jakinarazi dute Segurtasun Saileko iturriek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!