Equo alderdiak Atxarteko harrobia leheneratzeko eskatu die Jaurlaritzari eta Abadiñoko Udalari

Anboto 2021ko api. 21a, 11:35

Alderdi berdearen berbetan gunea "lehenbailen" berreskuratu behar da, duen "balio paisajistiko eta natural handiko batean kokatua dagoelako eta ahaztura instituzionalean" dagoelako. 

"Ingurumen Sailak behingoz eskatu behar dio udalari harrobia leheneratzeko proiektu bat aurkez dezala, leku enblematiko hori bere egoera naturalera itzultzeko eta arazoaz arduratzen hasi dadin, urte hauetan guztietan ez baitio jaramonik egin", azaldu du Joserra Becerra alderdiko bozeramaileak azpimarratu duenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!