Muntsaratzeko aparkaleku faltaren arazoa konpontzeko batzar irekia deitu du EH Bilduk

Anboto 2021ko api. 19a, 11:34

Batzarra eguaztenean egingo dute, apirilak 21, Muntsaratzeko aterpean, 18:15ean. Bilera telematikoki ere jarraitu ahalko da. 

"Aparkaleku faltaren arazoa gero eta larriagoa bilakatzen ari da Muntsaratzeko biztanleriak gora egin duen heinean", salatu du EH Bilduk ohar baten bidez. Pumptrack zirkuituaren kokapenaz ere egingo da berba batzarrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!