Astolako igerilekuen estalki berrirako proiektuaren idazketa esleitu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2021ko api. 16a, 11:27

Eraikuntza proiektua idazteko lanak 60.800 euroren truke esleituko ditu udalak. Esleitu ondoren, 70 eguneko epea izango du enpresak proiektua idazteko. 

"Behin estalkia desmuntatuta, aurreko udan igerilekuak estali barik ireki ziren eta datorren udan ere gauza bera egingo da" azaldu du Javi Crespo Hirigintza zinegotzi eta alkateordeak ohar bidez. 

2020ko otsailaren 16an haizetearen eraginez Astolako igerilekuko estalkiaren zati batzuk jausi ziren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!