Zetak, Zea Mays, Puro Relajo eta bertso-saioa Abadiñoko Udaberriko egitarauan

Ekaitz Herrera 2021ko api. 18a, 13:18

Aurten San Prudentzio eta San Trokaz jaiak ospatuko ez direnez gero, Abadiñoko Udalak hainbat ekitaldi kultural antolatu ditu. Ikuskizun guztietarako sarrera aldez aurretik hartzea ezinbestekoa izango da. Gainera, ikuskizun batzuetarako sarrerak zozkatu egingo dira eskatzaileen artean. Horretarako Errota Kultur Etxera edo Mediatekara jo beharko da gaurtik aurrera.

APIRILAK 28

  • 12:00. Olivier Magoaren eta Liubaren ikuskizuna Traña-Matienako eskoletan.
  • 17:00. Xaiborren showa Traña-Matienako eskoletan (lehen pasea)
  • 18:00. Xaiborren showa Traña-Matienako eskoletan (bigarren pasea)

APIRILAK 29

  • 19:00. Bertso-saioa Traña-Matienako eskoletan: Maialen Lujanbio, Aitor Bizkarra, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga. Igor Galarza arituko da gaiak ipintzen.

APIRILAK 30

  • 19:00 Zea Mays taldearen kontzertua Traña-Matienako eskoletan.

MAIATZAK 1

  • 19:00 Puro Relajo taldearen kontzertua Traña-Matienako eskoletan.

MAIATZAK 2

  • 12:00 'Pinocchio', Gorakada antzerki konpainiaren antzezlana Errota kultur etxean. Sei urtetik gorakoentzako ikuskizuna (lehen pasea)
  • 17:00 'Pinocchio', Gorakada antzerki konpainiaren antzezlana Errota kultur etxean. Sei urtetik gorakoentzako ikuskizuna (bigarren pasea)
  • 18:00 Los 5 bilbaínos taldearen kontzertua Traña-Matienako eskoletan.

MAIATZAK 14

  • 19:00 Demode Quartet taldearen kontzertua probalekuan.

MAIATZAK 15

  • 19:00 Zetak taldearen kontzertua probalekuan.

MAIATZAK 16

  • 16:30. Ametsen urtebetetzea, familia-ikuskizuna Kantu Kolore taldearen eskutik, probalekuan (lehen pasea)
  • 18:30. Ametsen urtebetetzea, familia-ikuskizuna Kantu Kolore taldearen eskutik, probalekuan (bigarren pasea)

MAIATZAK 17

  • 12:00. Babo Royal familia ikuskizuna Ganso & Cia konpainiaren eskutik, probalekuan (lehen  pasea)
  • 17:00. Babo Royal familia ikuskizuna Ganso & Cia konpainiaren eskutik, probalekuan (bigarren pasea)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!