Abadiñoko Udalak haur eta gazteentzako ludotekan eta udalekuetan izena emateko epea ireki du

Anboto 2021ko api. 13a, 08:32

Izen-emate kopuruak plaza kopurua gaindituz gero, zozketa bidez erabakiko da nork parte hartu ahalko duen ludotekan eta udalekuetan. EH Bilduren ustetan erabaki hau "onartezina" da. 

Apirilaren 23ra bitartean eman dezakete izena 3-17 urte bitarteko ume eta nerabeek, Errota kultur etxean eta Udal Mediatekan. Apirilaren 23an amaituko da izena emateko epea. Esan bezala, izen emate kopuruak eskaintzen diren plaza kopurua gaindituz gero, zozketa bidez erabakiko da nork parte hartu ahalko duen; zozketa honen emaitza apirilaren 27an emango litzateke ezagutzera. 

EH Bilduk ume guztiek parte hartu ahal izatea "exigitu" du, eta hori bermatzeko Abadiñoko Udalak beharrezkoa den dirua erabiltzeko eskatu du. "Pandemiak umeentzako aisialdia erabat baldintzatu duen honetan, eta udaletxeak 4,6 milioi euroko soberakina izanik erabaki hau ezin da inolaz ere onartu", azaldu dute ohar baten bidez. 

2015-2018 urteen artean jaiotako umeei dago zuzendua, eta ekainaren 28tik uztailaren 16ra bitartean egingo da. Herri Udalekuak, ostera, 2009-2014 bitartean jaiotako gazteentzako zuzenduta dago; programa honetan izena emateko 80 euro ordaindu beharko dira. Gaztetxoak Udalekuak 2006-2008 bitartean jaiotako gazteentzako zuzendua dago, eta programaren prezioa 150 eurokoa da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!