Gizonezko bat erreskatatu dute Alluitz mendian erori ondoren

Anboto 2021ko mar. 31a, 13:44
Argazkia: @BomberosBizkaia

63 urteko gizonezko bat erreskatatu du Ertzaintzak Alluitz mendian, Artola inguruan.  Hankan hartu du min mendizaleak erorikoa izan ondoren. eta  Ertzaintzako helikopteroak erreskatatu du. Galdakaoko erietxera eraman dute.

Mendizaleagaz zihoan lagun batek eman du abisua 12:20an SOS-Deiak larrialdi zerbitzuetan. Alluitz mendira igotzen ari zirela berarekin zihoan laguna jausi egin dela azaldu die eta zitekeena zela hanka apurtu izana,  ezin zuelako ibili. Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren  Zaintza eta Erreskate Unitatea bertaratu dira mendizalea zegoen tokira. Azkenean, eta hanka egonkortu ondoren, helikopteroan eraman dute erietxera 63 urteko gizionezkoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!