AHTaren obren barruan, Goxentziara doan zubiko lanak "baimen barik" egiten ari direla salatu dute Abadiñon

Anboto 2021ko mar. 21a, 14:23

AHT Gelditu Elkarlaneko kideek diotenez, "Muntsaratzetik Goxentziarako zubiko obretarako beharko lituzketen hiru baimenetatik bakarra dute". 

Muntsaratzetik Goxentziarako bidean dagoen zubia indartzeko obrak hasi zituzten AHTaren lanen barruan. Horretarako, ibilgailu astunak erabili dituzte inguru horretan. AHT Gelditu Elkarlaneko kideek salatu dutenez, "obra horiek behar dituzten baimen barik egin dituzte". Arrazoi horrengaitik, elkarretaratzea egin dute gaur, Txanporta plazan.

Plataformako kideek azaldu dutenez, hiru baimen beharko lituzkete Goxentziara doan zubiko obrak hasteko: URAren baimena, Aldundiko Ingurumen Sailekoa eta Abadiñoko Udalarena. "URArena da daukaten baimena bakarra. Aldundikoa ez dute bisoi europarra babesteko martxoak 15etik uztailaren 31ra arte ezingo litzatekeelako horrelako obrarik egin. Udalaren baimenik ere ez dute. Obrak geldi daude orain, baina baimen barik aritu arren ez dago erantzukizunik", azaldu dute plataformako kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!