"Plan honekin udalari tresna eraginkora bat eman nahi diogu berdintasuna arlo guztietan bultzatzeko", azaldu du zinegotziak ohar baten bidez. Bere arabera, udalak eta herritarrek egindako "azterketa-prozesu" baten emaitza da plana; hainbat elkarrizketa eta batzar ireki antolatu ditu udalak herritarren beharrizanak eta erronkak identifikatzeko.
Planaren zabalkunderako bideo bat eta triptiko bat argitaratu ditu Abadiñoko Udalak, baita ere.