Abadiñoko Udalak 100.000 euroko partida bat onartu du herriko denda taberna eta jatetxeak laguntzeko

Anboto 2021ko mar. 17a, 13:38

Denda, taberna eta jatetxeek jasoko dituzten laguntzak 1.500 eta 2.000 eurokoak izango dira. "Laguntzen helburua herriko egonkortasun ekonomikoa mantentzea eta pandemiagatik negozioa itxi behar izan dutenen egoera arintzea da", azaldu du Rekaldek.

Iñaki Rekalde Abadiñoko Ogasun, Ekonomi sustapen eta Enplegu arloko zinegotziaren arabera, "laster" banatuko dira laguntza horiek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!