Abadiñoko EH Bilduk AHTren lanen jarraipena "arduraz" egiteko eskatu dio alkateari

Anboto 2021ko mar. 10a, 19:31

EH Bilduren esanetan, AHTren lanetan ari diren ibilgailuak udal errepideak eta lursail partikularrak "inolako baimenik barik" zeharkatzen ari dira. Mikel Garaizabal alkateari "beste alde batera begiratzea" egozten dio koalizio abertzaleak.

"Egunotan hormigoiarekin lanean ari dira Mendiolako ibaian, errei bat mozten, eta URAren eta Ingurumen sailaren baimenik duten jakin gabe. Hori ikusita egoera bideratzen saiatu gara", adierazi dute ohar baten bidez. EH Bilduk, uztailean udalean eskaera bat erregistratu zuela adierazi du, baita ere. "Azken hilabeteetako batzorde eta osoko bilkuretan txosten juridikoa egitea agintzeko eskatu diogun, ez du egin. Udaltzaingoak irregulartasun horiek egiaztatzeko txostenak egin eta bulego teknikoaren baimenik ez dutela jakin arren, alkateak ez du agindu egoera aztertzeko, ezta ere. Zer gizalegezko mezu ari gara helarazten gure herriari, irregulartasun horiek guztiak onartzen ditugunean?", amaitu dute oharra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!