Adinekoek bizi ohitura osasuntsuak hartzeko egitasmoa egingo dute bihar Abadiñon

Anboto 2021ko mar. 9a, 09:37

11:00etan abiatuko da ibilaldia, Matienako jubilatuen etxetik. Errota kultur etxe inguruan dagoen parkean amaituko da. 

Abadiño Lagunkoiak antolatu du egitasmoa, udalaren laguntzarekin. Joan den astean antzerako ekintza antolatu zuten, San Trokazetik Gaztañodiko parkera; bertan Mugiment zerbitzuko teknikari batek makinak nola erabili erakutsi zien hurbildutako lagunei. Javier Crespo alkateordek ekimenaren garrantzia azpimarratu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!