Abadiñoko Udalak haur eskoletarako sarbidea erraztu gura die familiei

Anboto 2021ko mar. 8a, 09:10

Abadiñoko Udalak 3.285 euroko diru laguntza banatu du 0-2 urte bitarteko seme-alabak herriko bi haur eskoletara daramatzaten 35 familien artean.

"Laguntza hauen bidez udalak haur eskoletarako sarbidea erraztu gura du, bide batez, gurasoen lana eta familia bateragarri eginez, baita ere", azaldu du Mikel Garaizabal alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!