Abadiñoko Mendiola auzoan bihotz birikak geratu zaizkion txirrindulari bat erreskatatu du Ertzaintzak

Anboto 2021ko mar. 2a, 21:56
Ertzaintzaren helikopteroa ezbeharra gertatu den tokian (Argazkia: @UvrErtzaintza)

64 urteko ziklista Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Gaur, 17:00 inguruan, mendi bizikletan zebilen talde batek Sos Deiak-era deitu du txirrindulari bat ondoezik sentitu denean. Abadiñoko Mendiola auzoko mendi-bide batean zebiltzan, Ertzaintzak ohar batean azaldu duenez.

Ertzaintzako mendi erreskaterako taldea, Bizkaiko suhiltzaileen unitatea eta babes zibilerako patruila mobilizatu dira. Mendi erreskate taldeko helikopteroa heldu da lehenengo. Ziklista artatzen ari zirenean bihotz birikak gelditu zaizkio. Orduan ertzainek bihotz biriketako suspertzea egin diote desfibriladore batekin eta biktima egonkortzea lortu dute. Handik minutu gutxira, Osakidetzako helikoptero bat heldu da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!