Abadiñoko ingurune naturalak Joseba Carcavillaren kameratik

Anboto 2021ko mar. 1a, 17:15

Joseba Carcavilla argazkilari abadiñarraren Naturaren guneak nire kamaratik erakusketa ikusgai egongo da Errotan gaurtik aurrera martxoan zehar. 

Carcavilla ingurune naturalean espezializaturiko argazkilaria da, eta hainbat urtean zehar batu ditu erakusketan ikusgai dauden irudiak. "Abadiñoko biztanleriaren erdiak baino gehiagok ez dakite inguru hurbileko faunaren aberastasuna eta aniztasuna", azaldu du Carcavillak. 

Carmen Marko Ekitaldi eta aisialdi zinegotziak erakusketaren garrantzia azpimarratu du. "Abadiñon duten eta zaindu eta errespetatu behar diren izaki bizidun ugari ulertzeko, balortu eta babestu behar den mundu natural baten parte gisa".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!