Bizikletak garbitzeko bigarren gune bat zabaldu du Abadiñoko Udalak Traña-Matienan

Anboto 2021ko mar. 1a, 09:31

Traña-Padura industrialdean dago kokatua. Aurretik, Zelaietan zabaldu zuen Abadiñoko Udalak bizikletak garbitzeko beste gune bat, 2018ko urtarrilean. 

"Zerbitzu berri horrekin udalak eman nahi dio bizikletari garraiobide jasangarri eta osasungarri bezala", azaldu du Iñaki Rekalde Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziak.

Gunea erabiltzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute udaletxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!