Ertzaintzak zortzi lagun identifikatu ditu bart, Abadiñoko etxebizitza batean festa egiten ari zirelakoan. Ertzaintzaren patruilak goizeko ordubata aldera gerturatu dira bertara. Etxe barruan zeudenek, hasiera batean, uko egin diote bertatik irteteari. Azkenean, goizeko 9:00ak aldera irten dute.
Segurtasun Sailak adierazi duenez, zortzi lagunetako inor ez zegoen etxebizitzan erroldatuta.