Abadiñoko EH Bilduren ustez "zentzugabekeria" da Emtesporti Astolako igerilekuen kontratua berritzea

Anboto 2021ko ots. 11a, 09:19

EH Bilduren arabera martxoaren 31n amaituko da egungo kontratua, eta udal gobernu taldearen asmoa Emtesport enpresari kontratua berritzea da; egun enpresa honek kudeatzen du Astolako igerilekua. 

"Azken urte honetan gutxienez 300.000 euro ordaindu dizkiogu Emtesporti itxita egon den igerileku bat kudeatzeagatik. Eta guxienez diogu, sinesgaitza dirudien arren, posible delako udalak kalte-ordainak eman behar izatea sarrera eta bonoekin izandako diru-sarreren murrizketengatik", azaldu du alderdi subiranistak ohar baten bidez. Esleipen berri bat egitea proposatu dio gobernu taldeari EH Bilduk, apirilaren 1etik estalki berria prest egon arte, "zerbitzuari ordaindu beharreko kanona doituz". "Nork berrituko lioke kontratua enpresa bati, hainbat erabiltzaileri oraindik ere dirua itzuli ez dienean, eman ez dizun zerbitzu batengatik ordaindu eta kalte-ordainak eskatzen dituenean, eta urteetan hainbat arazo sortu dituenean?".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!