Abadiñoko Udalak Ingurumen teknikari bat kontratatuko du

Anboto 2021ko ots. 3a, 08:43

Mikel Garaizabal alkateak kontratazioaren garrantzia nabarmendu du. "Oso garrantzitsua da guretzako, Abadiñoko Udalak alor bat gehiago bete ahalko du horrela", azaldu zuen urtarrileko bilkuran. 

Javier Crespo alkateordeak ere langile berriak udalari egingo dion ekarpena azpimarratu zuen. Antzerako iritzia agertu zuen EH Bilduko Mikel Urrutiak. "Gure ustetan lanpostu hau sortzea garrantzitsua da, estrategikoa. Hurrengo belaunaldiei utziko diegun herrian eragina izango du, baina bere lana udal politiketan txertatu beharko da. Hala ere, gaiari buruzko mozioa duela lau hilabete aurkeztu genuela gogoratu gura dugu". Bozketan abstenitu egin ziren, ordea, EH Bilduko zinegotziak, izan ere, Mikel Urrutiaren berbetan ez dago argi kontratazioa nola egingo den. "Lanpostuak sortzea ondo dago, baina horiek personalarekin bete behar dira, eta gero oposaketa bat egin. Abadiñoko Udalak nola egin gura du, lehiaketa bidez, edo oposaketa bidez?", galdetu zuen.

Udalaren arabera, kontratazioa lan-poltsa batetik egingo da, "momentuz". Eskatzaileek Ingurumen Zientzietako edo Ingurumen Ingenieritzako unibertsitate-gradua izan beharko dute, baita 4. hizkuntza-eskakizuna ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!