Abadiñoko landa eremuetako bizilagunek putzu septikoak garbitzeko eta argiztapena hobetzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Anboto 2021eko urtarrilaren 30a

Otsailaren 26ra arte dago zabalik diru laguntzak eskatzeko epea. 

Iñaki Rekalde Ogasun, Landa garapen, eta Enplegu zinegotziaren arabera, Abadiñoko Udalaren laguntzak kostuaren %50erainokoak izango dira, 3.000 euroraino artekoak, putzuko.

Bestalde, landa eremuko auzoetako bizilagunek argi-puntu berriak eskatzeko epea zabaldu da, baita ere. Puntu horiek baserrietako instalazio partikularretara konektatuko dira, eta "argiteria publikoaren gastu elektrikoaren %100 estaliko duten laguntzak eskainiko dizkio udalak eskatzaileei".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!