Beste herri batzuetako igerilekuak erabiltzeagatik ematen dituen laguntzak eskatzeko epea luzatu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2021ko urt. 22a, 11:07

Abadiñoko Udalak martxoaren 31ra luzatu du beste herri batzuetako igerilekuak erabiltzeagatik eskaintzen duen diru laguntza eskatzeko epea. 

Astolako igerilekuak itxita dauden denboran, beste herri batzuetako igerilekuak erabiltzen dituzten abadiñarrei gastu horren zati bat ordaintzen laguntzea da laguntza honen helburua Iñaki Rekalde Ogasun, Ekonomia sustapen eta Enplegu zinegotziaren berbetan. 

Laguntzek eguneroko sarreren %25 ordainduko dute, baita, 2020ko urritik aurrerako hileko edo hiruhileko abonuen %25. Igerileku pribatuen kasuan ezingo da diru laguntzarik jaso. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!