Etxebizitzen alokairuan gazteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ireki du Abadiñoko Udalak

Anboto 2021ko urt. 11a, 14:09

Abadiñoko Udalak 250 eurora arteko laguntzak eskatzeko epea ireki du. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek herrian etxebizitza alokatzea errazteko helburua dute laguntzek. 

Eskatzaileek Abadiñon erroldatuta egon beharko dute azken 5 urteetan, eta etxebizitzaren alokairu kostea ezingo da 600 eurotik gorakoa izan.

Laguntzak hile amaiera bitartean eskatu ahalko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!