Matienako ikastetxean gaur hamar gradutara egon direla salatu du EH Bilduk

Anboto 2021ko urt. 11a, 13:49

Matienako ikastetxean 600 ikasle eta langile baino gehiago berogailurik gabe egon direla salatu du Abadiñoko EH Bilduk. "Zenbait gelatan 10 gradu besterik ez dira egon. Koronabirusa dela eta aireztatu egin behar dira ikasgelak, eta kanpoko tenperaturak oso baxuak izaten ari direla kontutan hartu behar da". 

EH Bilduren arabera gaurkoa ez da "kasu isolatu" bat izan. "Berotze-sistemarekin arazo estrukturalak ditugu. Eraikinak egin ahala hoditeriaren sekzio desberdinetan ezarri dira zirkuito hidraulikoak, aldarak hasieratik eman ditu arazoak, kontrol telematikoko sistemak arazoak ematen ditu...", azaldu du alderdi subiranistak. 

Arazoa konpontzeko, "proiektu bat idatzi eta garatu behar dela" gaineratu du EH Bilduk, eta horretarako, udal gobernuari Hezkuntza Sailaren Udalaguntza programako dirulaguntzak baliatzeko proposatu dio koalizioak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!