Abadiñoko Udalak higiene produktuak erosi ditu Janari Bankutik laguntza jasotzen duten familien artean banatzeko

Anboto 2020ko abe. 29a, 12:17

Beharrean dauden 57 familia izango dira onuradunak.

Abadiñoko Udalak garbitasun eta higiene produktu sorta bat erosi du Janari Bankutik laguntza hartzen duten 57 familien artean banatzeko, udalak ohar batean jakinarazi duenez.
 
Janari Bankua arduratuko da produktu horiek familiei banatzeaz ohiko janariekin batera (kontserbak eta paketatutako janariak, produktu freskoak, fruta eta jaki izoztuak). "Familia horiek aspalditik ibili dira eskatzen Udalari garbitasunerako produktuak hornitzeko, premia gorrikoak zaizkielako pandemia garai honetan", azaldu dute oharrean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!