[BIDEOA] Sutea piztu da Mendiolan, ibilgailuak gordetzeko erabili ohi den eremu batean

Anboto 2020ko abe. 21a, 23:00

Ertzaintzaren arabera, sutea piztu da Abadiñoko Mendiola auzoan, ibilgailuak gordetzeko erabiltzen den eremu batean. 

22:00ak aldera piztu da sutea. Segurtasun Sailak azaldu dutenez, ibilgailuak su hartzen ari dira eta horren ondorioz eztanda batzuk izaten ari dira. Zauriturik ez dagoela esan du Segurtasun Sailak. Suhiltzaileak bertan daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!