Abadiñoko Udalak diruz lagunduko ditu beste herri batzueko igerilekuak erabili dituzten herritarrak

Anboto 2020ko abe. 17a, 17:47

%25erainoko laguntzak emango dizkie Abadiñoko Udalak 2020ko urritik abendura bitartean inguruko herrietara joan behar izan duten herritarrei.

"Astolako igerilekuak itxita egoteagatik alboko herrietako igerilekuetara joan behar izan duten herritarrei 2020ko dirulaguntzak onartu ditugu", azaldu du Iñaki Rekalde Ogasun, Ekonomia sustapen eta Enplegu zinegotziak ohar baten bidez. 

Laguntzak martxoaren 31ra bitartean eskatu ahalko dira. Rekalderen arabera, igerileku pribatuetan egindako gastuetarako ez da laguntzarik emango.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!