‘Mela-mela’ taldeak irabazi du Abadiñoko film laburren lehiaketa

Anboto 2020ko abe. 7a, 09:45

Asteburuan, Katalamixon aisialdi taldeak antolatutako Punterengo film laburren lehiaketa jokatu da Abadiñon. “Kaparrada produzioak” taldeak aipamen berezia jaso du.

Zapatutik domekara, Katalamixon aisialdi taldearen Punterengo film laburren lehiaketa jokatu da Abadiñon. Talde parte hartzaileei honako baldintza hauek ezarri zitzaizkien bideoa egiteko: gaia ‘ahalera’ izan zedila, klip bat agertu zedila eta “baztarrik andar” esaldia filmean zehar txerta zedila.

Taldeek zapatuko 10:00etatik domekako 10:00etara arteko epea izan dute lanak entregatzeko. Sei talde eta sei lan aurkeztu dira lehiaketara. Sari banaketa atzo egin zuten Traña-Matienako Errota kultur etxean. Bideo guztiak erakutsi zituzten bertan. Ohiane Isasik eta Peru Magdalenak osatutako epaimahaiak “Mela-mela” taldearen lana saritu zuen eta aipamen berezia egin zion “Kaparrada produkzioak” taldeari.

Orain, publikoaren saria banatzea baino ez da falta. Katalamixonek sarean zintzilikatu ditu lan guztiak. Ikusleekinprimaki honetan eman dezakete botoa. Abenduaren 11ra arteko epea dago horretarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!