[ARGAZKI GALERIA] Elurrak bisita egin dio Urkiolari

Anboto 2020ko abe. 5a, 09:29

Urkiolako Parke Naturaleko lurrek soineko zuria jantzi dute gaur. Elurrak neguko lehen bisita egin die Urkiolako zelaiei, basoei, animaliei,... eta tira. Zergatik ez. Inguruak hartu duen kutsu magikoa ikusita, baita bateko zein besteko izpiritu kristau zein paganoei ere. (Argazkiak: Asier Aspuru)

Elurtutako Urkiola gozamena da begientzat, baina ez hainbeste handik autoz igaro behar duenarentzat. Gauen zehar, elurra egiten ari zenean, kontuz ibiltzeko gomendioa eman du Trafiko Zuzendaritzak sare sozialetan. Euskal Herriko mendateen unean uneko egoera  LOTURA HONETAN kontsultatu daiteke.

Eguraldiari dagokionez, Euskalmet-ek informatu du atzo baino prezipitazio gehiago egingo duela gaur. "Orduak igaro ahala, prezipitazioa ugariagoa izango da, batez ere ipar isurialdean", iragarri dute euren webgunean. Elur-kota, orokorrean, 700-800 metrotan egongo dela iragarri dute, baina puntualki gehiago jaitsi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!