Abadiñoko eta Garaizarko ur estazioak lotuko dituen hodiaren obrak urtarrilean hasi gura ditu Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko abe. 2a, 09:23

Garaizarreko (Iurreta) tratamendu-estaziotik  1,2 kilometro inguruko hodi berri bat ezarriko du Ur Partzuergoak. Proiektua 1.723.138 euroan esleitu da. 

Mikel Garaizabal alkatearen berbetan "albiste bikaina" da Abadiñorentzako, "ur hornidura bezalako oinarrizko berbitzu bat hobetzea" ekarriko duelako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!