Zaldibarko Udalak "Bizi erosi Zaldibarren" kanpaina jarri du martxan

Anboto 2020ko abe. 1a, 10:29

Bonuak gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri, eta abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra bitartean egindako erosketetan aplikatuko da. 

Zaldibarko Udalak 7.500 euro bideratu ditu gabonetako erosketak herrian egitea sustatu gura duen kanpaina honetara. 17 dendekin hitzarmena sinatu du. Herritarrek 10 euroko bonuak eskuratu ahalko dituzte. 20 eurotik gorako erosketetan aplkatuko dira 10 euroko deskontuak. 

Neurri sorta

Zaldibarko Udalaren aurtengo bigarren bonu kanpaina da hau; aurrekoan 16 dendek parte hartu zuten. Horrez gainera, 3.000 euroko laguntza bideratu zuen 12 saltokitara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!