Abadiñoko Udalak 1.793 bonu banatuko ditu herriko dendetan erosketak sustatzeko

Anboto 2020ko abe. 1a, 09:19

Abadiñoko 38 denda, taberna eta jatetxetan erabili ahal izango dira erosketa bonuak. 45.965 euroko kostua izango du kanpaina honek. Urtarrilaren 6ra arte erabili ahal izango dituzte.

Iñaki Rekalde Ogasun, Ekonomia sustapen eta Enplegu arloko zinegotziak kanpainaren garrantzia azpimarratu du. "Gabonetan herriko dendetako salmentak bultzatzeko, eta herritarrek aukera izan dezaten gabonetako erosketak egiteko garrantzitsua da". 5, 30 eta 40 euroko deskontua lortu ahal izango da 10, 40 eta 50 eurotara iristen diren erosketetan. 

Bonuak udaletxean, Udal Mediatekan edo Errota kultur etxean jaso daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!