Zabalik dago Abadiñoko aurrekontu parte-hartzaileetarako proposamenak bidaltzeko epea

Anboto 2020ko aza. 30a, 10:39

Abenduaren 13ra arteko epea dute abadiñarrek beraien proposamenak aurkezteko. 50.000 euro bideratuko ditu udalak aurrekontu parte-hartzaileetarako.

Horietatik, 10.000 euro Abadiñoko gazteek proposaturiko proiektuak gauzatzeko erabiliko dira Ana Gomez Gobernantza eta Herritarren Partaidetza arloko zinegotziak azaldutakoaren arabera. Proposamenek udalaren eskumenekoak izan beharko dute egin ahal izateko, eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak. Talde tekniko batek proposamen guztiak aztertuko ditu, eta ostean, udalak hautaketa bat egingo du; herritarrek gustukoenak bozkatuko dituzte gero. 

"Inork ez daki abadiñarrek baino hobeto Abadiñok zer behar duen. Horregatik jarri dugu martxan berriro plan hau, Abadiñori mesede gehien egin diezaioketen ekimenak bultzatzeko balioko duelakoan", dei egin die Gomezek herritarrei beraien proposamenak bidaltzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!