Punterengo Laburmetrai Lehiaketa antolatu du Katalamixon Aisialdi Elkarteak

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 23a, 17:32

Abadiñoko Katalamixon Aisialdi Elkarteak laburmetrai lehiaketa antolatu du abenduaren 5erako. Parte-hartzeko deia egin dute. 

Punterengo Laburmetrai Lehiaketa antolatu du Abadiñoko Katalamixon Aisialdi Elkarteak. Abenduaren 5ean, 10:00etan,  emailez antolatzaileek gaia, objektua eta esaldia proposatuko dituzte  eta parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte beraien proposamenak aurkezteko. Lanak katalamixonekintza@gmail.com helbidera bidali beharko dira abenduaren 6ko goizeko 10:00ak baino lehen. 

Antolatzaileek parte-hartzeko deia luzatu dute. "Kuadrilan, guraso taldearekin, familian, lankideekin, lagunekin, bikotearekin edo bakarka... Nahi duzuen bezala, ausartuko al zarete irudimena landu eta erronka dibertigarri honetan parte hartzera?". Parte-hartu gura dutenek abenduaren 2a baino lehen izena eman beharko dute, eta talde bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du. 

Aisialdi elkarteak antolatutako lehenengo laburmetrai lehiaketak bi sari izango ditu. Bata 200 euroko saria izango da, adituen saria. Bestea, berriz, 100 euroko saria, publikoaren saria. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!