[ARGAZKI GALERIA] Espetxe politika “urgentziaz” aldatzea eskatzeko, bizikleta-martxa egin dute Abadiñon

Anboto 2020ko aza. 21a, 14:01

Bizikleta-martxak Zelaietako, Muntsarazko eta Traña-Matienako kaleak zeharkatu ditu. Euskal presoen urrunketagaz amaitzea, larri daudenak askatzea eta bakartuak dauden emakume presoak bateratzea eskatu dute, besteak beste. Sarek deitu du mobilizazioa.

“Espetxeetako egoerak ere okerrera egin du koronabirusaren ondorioz, bai preso direnei, bai bisitan doazen senideei, egoera zailduz. Ezin dugu errealitate hori ahaztu ezta alboratu ere”, esan dute antolatzaileek, bizikleta-martxaren bukaeran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!