Angel Maria Unzueta abadea hil da

Anboto 2020ko aza. 16a, 08:52
@bizkeliza.org

Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusi ohia zen Unzueta durangarra, eta Urkiolako santutegiko parrokoa ere bazen. 67 urte zituela hil da. 

1979tik izan zen apaiza, eta Durangon bertan ordenatu zen. Teologia eta Historiako lizentziaduna zen. 2006. urtetik 2018.era arte izan zen Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!