Zein fasetan dago auzia?
Prozesu administratiboa amaituta dago zoritxarrez. Hezkuntza Sailak egin du bere epaia. Formakuntza euskaraz jasotzeko eskaera ez dela bidezko arrazoia erabaki du, nahiz eta ikastetxeko plangintzan horrela aurreikusita egon. Arduradunek badakite formakuntza ordu horietan irakasle gelan egon nintzela lana egiten. Beraz, lan ordutegia bete nuen, ez formakuntzan, baina bai laneko beste funtzio batzuk betetzen. Baina zigorra ezarrita dago jada; lau orduri dagokion lansaria ebatsi didate. Eta erabaki honek administrazio bidetik ez dauka atzera bueltarik.
Uste duzu Hezkuntza Sailetik nahikoa egiten dela euskarazko formakuntza eskaintzeko?
Auzi honetan Hezkuntza Saila da arduradun nagusia. Ikuskatzaileak ikusiz gero zentroan akats bat dagoela, bertako arduradunei aholkuak eman beharko lizkieke. D ereduan euskarazko jarduera bat egongo dela bermatu behar dute, eta hori egin beharrean akatsa salatu zuten, irakaslea zigortzeko bidea hartu zuten.
Hainbat lankide ohik, herritarrek eta elkartek adierazi dizute babesa.
Pozik eta oso eskertuta nago. Ez da erraza izaten, tentsioa sortzen duen gai bat delako. Euskal Herrian Euskaraz oso lan txukuna egiten dabilela deritzot, iazko lankideak babesa ematera etorri dira eta baita irakaskuntzari loturiko beste hainbat irakasle eta herritar ere. Uste dut, gainera, hauxe dela bidea horrelako gaiak gainditzeko.
Horrez gainera, esan gura nuke horrelako arazoak berriro ere ez errepikatzeko egin dudala egindakoa, eta hau beste modu batera konpontzen ahalegintzeko. D ereduan, elebitasunaren aitzakiapean, hainbat kasutan sartzen da gaztelania, baita behar ez denean ere, eta denon aldetik bestelako jarrera batzuk hartu