Italiatik zetorren marihuana kargamentu bat atzeman du Ertzaintzak Abadiñon

Anboto 2020ko aza. 3a, 12:11

Ertzaintza 45 urteko gizonezko bat ikertzen dabil droga trafikoagaz lotura izan dezakeelakoan. Gizonezkoak aurrekariak dituela dio Segurtasun Sailak. 

Ertzaintzak Italiatik zetorren marihuana kargarmentu bat atzeman zuen atzo Abadiñon; 15 kilogramako 5 kutxa zehazki. Segurtasun sailetik azaldu dutenez, ikerketa atzo goizean hasi zuten Trapagaraneko industriagune batean. "Dei bat jaso genuen, industriagunean aparkatuta zegoen kamioi batetik marihuana usain izugarria irtetzen zela", azaldu du Ertzaintzak. Orduan, ikerketa bat abian jarri zuten eta Ertzaintzak Abadiñon 45 urteko gizonezko bat harrapatu zuen kamioitik auto batera marihuana kutxak lekualdatzen zebilela. 

Kamioi gidaria identifikatu zuten arren, Ertzaintzak uste du ez duela zerikusirik ekintza ilegalarekin. 45 urteko gizonezkoa, berriz, ikertzen dabiltza, droga trafikoagaz lotura izan dezakeelakoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!