[BIDEOA] ‘Herritxiki’ saioa filmatu dute Abadiñon

Anboto 2020ko urr. 29a, 19:47

ETBko ‘Herri txiki, infernu handi’ saioaren aretoko zatia grabatu dute gaur iluntzean, Abadiñoko probalekuan. Sarrera mugatuta egon da. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadizabalek joan zen astean ezagututako abadiñarrak eta haien familiako kide gutxi batzuek baino ez dute probalekura sartzerik izan. 

ANBOTO filmaketaren lekuko izan da. Emaitza osoa azaroaren 8an ikusi ahalko da, domekan, ETB1 katean, 22:00ak aldera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!