'Herritxiki' saioaren Abadiñoko filmaketara elkarrizketatuek eta haien gertukoek baino ez dute sartzerik izango

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 26a, 21:10

ETBko 'Herri txiki, infernu handi' telebistaren aretoko filmaketa eguenean egingo dute Abadiñoko probalekuan. Sarrera mugatua dago.

Pandemiak indarra hartu duen honetan, ETBren 'Herri txiki, infernu handi' telebista saioaren aretoko filmaketa publiko mugatuarekin egingo dute. Programa eguenean grabatuko dute Abadiñoko probalekuan. Bertara, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadizabalek elkarrizketatutako herritarrak, eta azken hauen gertukoak baino ezingo dira sartu. Programan elkarrizketatutako abadiñar bakoitzeko, beste bi baino ezingo dira sartu. Ginbidapenak haiei baino ez zaizkie emango. Beraz, gutxi gorabehera 24 bat ikusle baino ez dira egongo. Azken orduko aldaketarik ezean, 20:00etan ekingo diote grabaketari.Joan zen martitzenean, Herritxiki saioko lan-taldea Abadiñon egon zen filmaketa lanak egiten eta abadiñarrak elkarrizketatzen.

Hasiera batean ekitaldi irekia egitea zen asmoa, baina osasun egoeraren aurrean are eta gehiago murriztu behar izan dute ikusle kopurua. Bistakoa denez, telebista saioko lan-taldeko kideak ere bartan izango dira. Norbere udalerretik irteteko debekua ezarrita dagoen arren, lanagatiko arrazoiengatik, beharginek posible dute Abadiñora etortzea.

Saio osoa ikusteko azaroaren 8ra arte itxaron beharko da. Orduan emitituko dute ETB1 katean, gaueko 22:00ak bueltan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!