Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Abadiñon, botika batean ostea leporatuta

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 22a, 09:21

Atxilotuak 19 urteko bi gazte dira. Zelaietako botikako kristala apurtu dute eta ebaketak egin dituzte gorputzean.

Ertzaintzak 19 urteko bi gazte atxilotu ditu Abadiñon, Zelaieta auzoko botikan ostea leporatuta. Abisua segurtasun-enpresa batek eman du, dendako alarma aktibatu denean. Ertzaintzaren patruilak bertaratu dira. Kristala apurtuta zegoela eta odol arrastoak zeudela ikusi dute. Gazteetako batek zauriak egin ditu buruan eta hankan, antza, kristala apurtu eta botika barrura sartu denean. Ertzaintzak "indarra erabiliz egindako lapurreta" dela eta atxilotu ditu gazteak. Segurtasun Sailaren arabera, gazte biek hainbat aurrekari dituzte antzeko lapurreta kasuak direla eta. Epailearen esku utziko dituzte biak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!