Gaur berrekingo diete Abadiñoko ipuin kontaketa saioei

Anboto 2020ko urr. 14a, 08:19

Gaurko saioan Doro Zobaranek parte hartuko du. 17:00etan dira saio guztiak, Txanporta kultur etxean. Sarrerak aurretik eskatu behar dira. 

"Euskarazko ipuinez gozatzeko aukera emateaz gainera, literatura eta istorioen zaletasuna piztu gura diegu Abadiñoko umeei ekimen honen bidez", azaldu du Argi Abad Kultura zinegotziak. Bi emanaldi eskainiko ditu ipuin kontalari bakoitzak, lehena 17:00etan, eta bigarrena 17:45ean. Segurtasun neurriak egongo dira emanaldietan. 

Zobaranez gainera, Maider Alcelayk, Sorgina Txirulinak, Oihana Etxegibelek, Ana Apikak, Ane Gebarak eta Peio Añorgak parte hartuko dute ipuin kontaketa zikloan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!